海南特大涉黑团伙案二审宣判 主犯被判刑25年
Delia Grigore | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gala?i, 1972ko otsailaren 7a (53 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bukaresteko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errumaniera erromaniera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea, filologoa, giza eskubideen aldeko ekintzailea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta historical linguist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Bukaresteko Unibertsitatea |
Delia Grigore edo Deliya Grigore (Errumania, Gala?i, 1972ko otsailaren 7a) emakume ijito idazle, filologo, akademiko eta ijitoen eskubideen aldeko aktibista.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Delia Grigore Errumaniako Erregimen Komunistapean hazi zen. Garai hartan, bere familiak bere ijito identitatea ezkutatu zuen diskriminazioa saihesteko. 1989ko Errumaniako Iraultzaren ostean, bere ijito nortasuna berretsi eta hizkuntza berriro ikasi ahal izan zuen. 1990ean, Bukaresteko Zoia Kosmodemianskaia Lizeoan egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak, eta 1992an Sanskrito hizkuntzan eta antzinako Indiako zibilizazioan eta kulturan lizentziatu zen Bukaresteko Unibertsitatean. 1995ean Bukaresteko Unibertsitateko Filologia Fakultatean errumanieraz eta ingelesez lizentziatua zen.[1]
2002an Ijito Kulturaren Antropologian doktoretu zen. Egun, Bukaresteko Unibertsitateko Atzerriko Hizkuntzak eta Literaturak Sailean irakasten du. Ijitoen eskubideen defentsan ere parte hartu zuen SATRA / ASTRA - "Amare Rromentza" elkarteko presidente gisa.[1]
2002ko otsailean, Errumaniako Estatuari eta Errumaniako Eliza Ortodoxoko buruzagiei Valakia eta Moldavia-ko ijitoek bost mendez pairatutako esklabutza eta erailketetan zuten erantzukizuna aitor zezaten eskatu zien.[2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Siklioven i romaní chib - Ghid Limba ?i de romanícultura (2000, Aven Amentza, Bucarest)
- Introducere en studiul culturii tradi?ionale gitana - Curs de antropologie gitana (2001, CREDIS, de la Universidad de Bucarest)
- Rromii: tipuri ?i arhetipuri identitare (2002, Aven Amentza, Bucarest)
- Istoria ?i tradi?iile minorit??ii gitana (2005, Sigma, Bucarest)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b ?Lect. dr. Delia Grigore - Universitatea din Bucuresti? web.archive.org 2025-08-06 (kontsulta data: 2025-08-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) ?101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo? pikara magazine 2025-08-06 (kontsulta data: 2025-08-06).